Saltar al Contenido

25 urte argia ematen

Atzo izan zelakoan geunden… baina denborak aurrera egiten du etengabean. Jadanik 25 urte pasa dira lehenengo Argi izpiak Erriberan sartu zirenetik. Hasierako ilusio eta ametsak gauzatzen hasi zirenetik.

 

Jueves, 18 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:22h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati
Argia Ikastola osatzen duten neska-mutikoen familia argazkia.

Argia Ikastola osatzen duten neska-mutikoen familia argazkia.

Galería Noticia

Argia Ikastola (Tutera)

Eguneroko bidean, hainbat trumoi, haizete, kazkabar eta lehorte gainditu behar izan dira, baina orain dela 25 urte erein zen hazia uzta oparoak ematen dituen zuhaitz errotu bihurtu da.

Aurten Argia Ikastolak 25 urte bete ditu. 1985 azaroaren 7an sortu zen Tuteran. Ikastolaren hazia bost familiek erein zuten, eta gaur egun bost familia horiek 165 familiatan bihurtu dira. Hastapenean bost ikasle izatetik 234 ikasle izatera pasa gara gaur egun eta irakasle bat izatetik 24 irakasle izatera pasa gara. Bilakaera hau guztia eraikin ezberdinetan gauzatu da: hasiera Beterriko lokaletan izan genuen, handik gutxira Ferial kaleko txokolatezko etxera egin genuen jauzia, bertatik behitegira eta handik gaur egun Fontellaseko herrian kokaturik dagoen Argia ikastolara.

Ikasturte honetan 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dira: hasierako irakasle eta ikasleak omendu dira. Kontzertu ezberdinak egin dira, besteak beste, Oskorri eta Easo abesbatza izan ditugu gurekin.

Erriberako artistekin osatutako erakusketa osatu da, logotipo lehiaketa egin da, xake partidak jolastu ditugu, euskarazko eta ingelesezko zinema emanaldiak izan ditugu ikusgai. Eta aurrerantzean ere izango dira ekitaldi ugari: ikastolako ikasleen artelanekin erakusketa egingo da, 25.urteurrena aitzaki liburu bat argitaratuko da.

Erreportaje honetan, Argia ikastolako LH5eko, LH6ko eta DBH3ko ikasleok parte hartu dugu. Urtemuga garrantzitsu honen berri emateaz gain, LH5koek argazki ezberdinen bidez, ikastolak izan dituen eraikin ezberdinetan zehar egindako ibilbidea gogoratuko digute; eraikinen ezaugarriak, bizitako oroitzapenak…

Azkenik, DBH3koek ikastolako ikasle ohiek izandako bizipenak bildu dituzte. Honekin guztiarekin atzera egin eta ikastolaren bilakaerari begirada bat eman nahi izan diogu.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Diario de Noticias se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad