Miércoles 30 de enero de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: 30º Mín: 15º
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS
Fiestas
ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
Araitz-Beteluko ahozko tradizioa bildu du liburu batek
euskararen nafar institutuak aurkeztu du eta 59 berriemaile en lekukotasunak ageri ditu
amaia álvarez
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Kontxi Arraztio, Amaia Apaulaza, Xabier Azanza, Imanol Iriarte eta Mikel Rekalde, atzo.argazkia: javier bergasa

iruñea.Araitz-Beteluko ahotsak liburuak eskualde horretako hizkeren inguruko ezagutza zuzena ahalbidetzen du. Izan ere, zonaldeko zazpi herrietako 59 berriemaileen lekukotasunak agertzen ditu, beste materialen artean. Informazioa hamabi gaietan banatuta dago: etxea eta familia; herriko bizitza; jaiotzea; bataioa eta amatasuna; haurtzaroa; ezkontzak; gaiztak eta erremedioak; heriotza; ekonomia; historia eta politika; kultura; mitologia eta sinesteak; ipuinak eta elezaharrak. Amaia Apaulaza (Iruñea, 1979) eta Kontxi Arraztio (Betelu, 1967) Euskal Filologian lizentziatuak dira ikerketaren egileak eta Nafarroako Gobernuaren eta Araitz eta Beteluko Udalen elkarlanaren ondorio da atzo Euskararen Nafar Insitutuak (ENAI) aurkeztu zuen ikerketa.

Bertako hizkera hobeki ezagutzeko, halaber, DVD bat erantsi diote liburuari. Bertan, hiru ikus-entzun (Gaintzako Inaxio Sarageli zatagilearena, Beteluko Anttoni Sorabila ukendugilearena eta Gaintzako Agustin Askarai sokagilearena) eta hainbat grabaketa ikus daitezeke, era berean, euskara batuko eta euskalki beraren azpitituluen laguntza eskaintzen dela.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren Ahozko tradizioaren bilduma n kokatzen da lana. Foru Erkidegoko euskalkien ahozko lekukotasunak biltzea helburu duen sailean, alegia. Lekukotasun horien "erabilera zabaltzea eta ezagutza eta ikerketa erraztea" nahi du ekimenak, hain zuzen, ENAIren "helburuetako bat betetzea", erakunde horren zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak esan moduan. Bilduma berean barneratzeko, urte honetan Aezkoa eta Luzaide aztertuko dituzte "Nafarroan lekukotasunak biltzen ari dituzten beste erakundeen kolaborazioarekin".

euskara eskualdean Mikel Rekalde eta Imanol Iriarte, Beteluko eta Araizko alkateak, urrenez urren, atzoko aurkezpenean egon ziren, eta ikerketaren emaitzarekin pozik agertu. "Ikerketan aurrera jarraitzeko oinarria da, aberastasun handia baitago eskualde honetan kulturaren aldetik eta ahoz emandako ohituren eta abarren aldetik ere", aipatu zuen Rekaldek.

Horrezaz gainera, eskualdeko zonaldearen euskaraz mintzatu ziren alkate biak. "Egun 35 eta 45 urte ditugunon artean hutsune bat dago euskararen ezagutzaren eta erabileraren aldetik, baina eskoletan D eredu publikoa jarri zen geroztik, euskara berreskuratzen ari da".

Dialektologiari dagokionez, bestalde, eskualdean ez da oraindik ikerketa zehatzik egin. Luis Lucien Bonapartek Leitza eta inguruko herriekin batera kokatu zuen Araitz-Betelu. "Oro har, Nafarroako hizkera da, baina ematen du, mugan izateagatik, gero eta gehiago eragiten ari duela gipuzkerak. Eskualdean betidanik izan da, gainera, Tolosarekin lotura estua", zehaztu zuen Apaulazak.

DESTACADOS
xehetasunak
15.000 euroko kostua. Edizioaren kostua 15.000 eurokoa izan da. Salneurria, berriz, 24 eurokoa. Euskarazko 950 ale argitaratu dira, liburu dendetan banatuko direnak. ELEA enpresak egin du edizio, diseinu eta maketazioa.
Ahozko tradizioaren bilduma. Nafarroako Gobernuaren sail honetan, Araitz-Beteluko ahotsak liburuaz gainera, honako lanak eman dituzte argitara: Bortzirietan aditutakoak (2003), Malerreka solasean (2005) eta Baztan solasean (2006).
Aezkoa eta Luzaide. ENAIren zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak aurreratutakoaren arabera, Nafarroako gainontzeko eskualdeen hizkeraren bilketa lana ari dira diseinatzen. Hala, 2008an ikertuko dituzten zonaldeak Aezkoa eta Luzaide izanen dira.
OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte : Cultura
Muere a los 66 años el pintor, escultor y poeta mendaviés Alfredo Díaz de Cerio
Reeditada una obra que recopila artículos de Jimeno Jurío
"Entiendo que en Leyre no les guste mucho la historia; a nadie le agrada que su casa sea escenario de un crimen"Intrigas en un lugar llamado a la paz y el silencio
Valdés habita las calles de Bilbao
La vida en las fronteras de Ceuta y Melilla, en imágenes
convocado el ii premio de poesía ciudad de pamplona
el pianista eloy orzaiz gana el XII concurso de xàtiva
Los Stones abrirán una edición de la Berlinale en la que no faltarán estrellas y cine político
La obra oculta de mujeres creadoras ve la luz en 'Amazonas del arte nuevo'
Pedro Guerra regresa de su retiro voluntario con 'Vidas', un retrato de madurez
 
NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'ACROVISIÓN

Pirotecnia y acrobacia en Zizur Mayor, a las 22.00 horas
Foro de debate - temas de actualidad
Comente en el foro sus impresiones acerca de los últimos datos del paro en Navarra
PARAÍSOS CERCANOS

Conoce lugares extraordinarios con todas estas guías de viaje
ESTRELLAS DE OSASUNA

DN te trae los fichajes de Triki, Coco, Epi y Blas
PLUMÍFERO DE OSASUNA

Hazte con el plumífero oficial de Osasuna
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |