viana. Erentzun Ikastolako 5. mailako ikasleak sukaldari bihurtu gara egun batzuetarako. Argiñanoren saioak ikusi, liburuak irakurri, webguneak bisitatu eta gure errezetak egiteari ekin diogu. Denon eskura egon daitezen wiki bat sortu dugu www.errezetak.wikispaces.com . Errezeta gozoak prestatu nahi baldin badituzue bertan aurkituko dituzue. Horra hor guk egindako bat.
oilasko piper beteak
1) Osagaiak:
Oilaskoa txikitua
Piper gorriak (Lodosakoak)
Irina
Olioa
Esnea
Esnegaina
Gatza
Baratxuria
2) Tresnak:
Zartagina
Irabiagailua
Plater bat
Lapikoa
3) Prestaketa
Lehenengo, oilaskoa zartagin batean sartzen da eta olioa, gatza eta baratxuriarekin frijitzen da.
Bexamel bat prestatzen da olioa, irina eta esnegainarekin eta oilaskoarekin nahasten da.
Ondoren, piperrak betetzen dira bexamela eta oilaskoaren nahasketarekin eta platerean jartzen dugu.
Esnegaina eta piperrarekin saltsa prestatzen da (irabiagailuarekin).
Piperrak eta saltsa lapiko batean 10 minutuz egosten da.
nutrizio ezaugarriak eta bestelako informazioa Oilasko piper beteak jaten badituzu bitaminak, proteinak eta koipeak eskuratuko dituzu. Oso errazak dira egiteko. Edozein urtarotan egiteko egokiak dira. >l.H.5eko ikasleak