viana. Elikagaien gaiarekin ari garenez sukaldari bati elkarrizketa bat egin diogu, bere izena Belén Fañanas da, 39 urte ditu, Madrilen jaio zen baina Sansolen bizi da.
Zer jatetxetan egiten duzu lan?
Orain jatetxea ireki dut Urantzian.
Zenbat urte daramazu sukaldatzen?
19 urte.
Ba al dakizu zer den bihotzerrea?
Urdailean dauzkagun azidoak gora egiten dutenean janari biziak jandakoan, batez ere piperrak, gazta zaharra... edota urdaileko balbula gaizki dagoenean, hau dela eta esaten da bihotzerrea, azidoek eztarria erretzen dutelako.
Jendea kezkatzen al da dieta orekatua eramateaz?
Ez, ez gehiegi, ja, ja, ja.
Zein da dieta orekatua ez eramatearen ondorioa?
Ba loditu egiten garenaz gain, hori txarra da osasunerako: kolesterola igotzen da, gaixotasun kardiobaskularrak sortzen dira, hipertentsioa, etabar.
Zein da zure platerik gogokoena?
Esneko arkumea eta txerrikume frijitua otapurrekin.
Zeintzuk dira elikagai eraikitzaileak?
Esnea, arrautzak, esnekiak, haragiak, arraina…
Zeintzuk dira elikagai energetikoak?
Patatak, ogia, olioa, fruitu lehorrak, margarina…
Zeintzuk dira elikagai erregula-tzaileak?
Frutak, barazkiak…