Domingo 1 de junio de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: 11º Mín:
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
Sagrario Aleman euskaltzain oso berria izatera pasa zen atzo Etxalekun
andres urrutia euskaltzainburuak domina eta diploma eman zizkion
Sarrera ekitaldian hizkuntzaren transmisioaz eta helduen euskalduntzearen inguruan aritu zen Aleman
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Sagrario Aleman 'Berdetik horira' sarrera ekitaldiko hitzaldia irakurtzen ari zen unean.argazkia: iban aguinaga

etxaleku. Euskaltzaindiako kideak Nafarroako Etxaleku herriko Dorrota etxeraino hurbildu ziren atzo Sagrario Alemanen sarrera ekitaldia ospatzeko. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta domina eman zizkion.

Urrutiaren hitzetan, "Sagrario Alemanek bermatzen ditue bere ekinean Euskaltzaindiarentzat ezinbestekoak direnak: bateko, euskararen aldetik, oinarri sendoa, betikoa, ekialdeko doinu erakargarria eta gogo irmoa, emakumearen ahots eta aldarte taxuzkoak moldatua eta besteko, euskara bera, gure nortasun eta komunikazio-tresna izan dadin ahaleginean barruratua".

Besteak beste, euskaltzain berriak euskalgintzan duen eskarmentu luzea gogora ekarri zuen Urrutiak. "Askoz luzeagoa, hala ere -gaineratu zuen- bere maisutasuna euskararen transmisioa bermatzen Nafarroan. Esan gabe doa, Sagrario Aleman bera eta beraren modukoak behar ditugula gure hizkuntzaren bizi-irautea bermatu nahi badugu".

Andres Urrutiak amaitu orduko, Andoni Sagarna eta Patxi Zabaleta euskaltzainek lagunduta, batzar aretora sartu zen Sagrario Aleman Berdetik horira izeneko sarrera-hitzaldia irakurtzeko.

lekuko euskeraren egoera Bi ataletan banatu zuen Alemanek sarrera-hitzaldia: batetik, hizkuntzaren transmisioa lotura zuzena dutenez aritu zen, bere bizitza zeharo markatu dutenak. Eta ondotik, helduen euskalduntzearen lanean bizi izandakoak bildu zituen.

Hala bada, euskararen biziberri-tzeak azken 40 urteotan izan dituen gorabeherak aipagai izan zituen, panorama gazi-gozoa irudikatuz.

Alemanek gogoratzen zuenez, Nafarroako euskal eremuak eta mistoak bat egiten duten Etxalekun, berrogeiko hamarkadan "euskaraz bizi ginen, gaztelania eskolako hizkuntza eta euskaraz ez zekiten erdaldunekin aritzeko balio zuen". Garai hartan, hori bai, euskarak prestigiorik ez zuen eta herri askotan atzera egin zuen, bera lekuko; hizkuntzaren atzerabidea ekarri zuten baldintzak izan ziren: "eskolak elkartu egin zituzten eta haurrak beren herrietatik atera. Haur euskaldunak gutxiengo ziren eskola handi horietan".

Gogoan duenez, "zorionez, 1979an ezarritako D eredua indartuz joan zen eta Imozko ume gehientsuenak geroztik eredu horretan aritu dira".

Estatistikari dagokionez, datu itxaropentsurik bada, "etorkizunean ehuneko ehun euskalduna liteke inguru honetako populazioa", baina jabetua da hori, akaso, ez dela nahikoa izango: "Noiz eta zenbateko populazioa izanen ote da? 1935ean, Etxalekun, 272 lagun bizi ziren". Orain berriz, "populazioa ttikiagoa, beti behera. Jendea zaharrago eta etxekoiago, karrikak hutsago, herria motelago eta totelago. Autonomia ere gero eta ttikiagoa du herriak". Euskaldunak denak, baina transmisio ahalmen txikiagoa antzematen da, ez ezagutzari dagokionez, baina bai, eta batez ere, erabileran, euskara ez ezik, etxeko euskara ahultzen delarik. Erronka beste bat da orain, "gazteek, oharkabean, naturaltasunez mintzatzeko erraztasun gutxiago dute".

hizkuntzaren alde lanean Bere ardura, beraz, euskararen erabilera zera horretan datza, hizkuntzaren lekuan lekuko nortasuna gal ez dadin, eta adibide franko jarri zituen erakusteko Etxalekun ere hizkera berezkoa dutela. Euskararekiko harreman horretan, herri euskaldunean berezkoa duten transmisiotik, bestelako transmisiora jo du, helduen euskalduntze-alfabetatzera hain zuzen ere, Arturo Campion euskaltegiko irakasle izaki, bizitza erdia eman duen jarduera.

Besteak beste, azken berrogei urteotan indarrean izan den euskalduntze-prozesuan Euskaltzaindiaren esku-hartzea izan zuen gogoan, Akademia zutabe nagusi izan baitzen euskaltegien mugimenduaren sorreran. Hausnarketa-gai izan zuen, halaber, tarte honetan euskaltegien ekarpena: gaur, atzo bezala, "helburua ahalik eta euskal hiztun gehien ahalik eta epe laburrenean erdiestea" delarik, nahiz eta ikasleen motibazioa, akaso, aldatuz joan den. "Gazteengan -gaineratu zen- arrazoi pragmatikoak indar handia du halere". Aldaketak gora-behera, euskalduntze-lanak eboluzio sakona izan duela adierazi zuen.

Aurrerakada agerikoa da eta jendea euskalduntzen ari da, Alemanen esanetan "norbanakoaren ahaleginaz, baina lana arintzeko ahalik eta erraztasun handienak eman behar dizkiogu, zama guztia norbanakoaren bizkar utzi gabe". Ekin horretan, aitortu zuen euskalduntzea oraindik sendotu gabe dagoela Nafarroan, eta hitzaldiaren azken tartean, Nafar Gobernuari zuzendu zitzaion, dirulaguntza politika zehaztu gabea behingoz aldatu dezan: "Normalizazioaren bidean abiatuko ahal da Nafarroako Gobernua! Oraindik berde dagoen helduen euskaldun-tzea behingoz ontzeko, behingoz horitzeko".

Patxi salaberriaren erantzuna

Salaberriaren esanetan, Alemanek adierazia berretsiz, horretan datza euskararen benetako aberastasuna, "nire irudiz nafarrok euskara batuari egin diezaiokegun ekarpenik handiena gure herrietan hain ugaria den, hainbeste ñabardura dituen hiztegiarekin aberastea da batetik, eta erranaireen, esamoldeen munduan sartzen diren esaldi egin baina ez erabat finkatu horiekin osatzea bestetik".

"Iruditzen zait Sagrarioren ekarpena, hiztegi batua apailatzean etxean ikasitako hitzak sartzea alegia, biziki garrantzizkoa dela euskararendako eta Nafarroarendako, irudi baitu Imotz alderdi hau, hein batez bederen, Iruñerriarekin edo Iruñerriaren iparraldeko zendea eta ibarrekin zegoela loturik hiztegiaren aldetik, eta, beraz, Imozko hitzei sarbidea ematea erdararen bulkadaren aitzinean lekuak hustu behar izan zituen hizkerari sarbidea ematea dela, neurri batean", adierazi zuen euskaltzainak.

Eta Alemanen hitzaldiaren hariari jarraikiz, Patxi Salaberrik adierazi zuenaren arabera, "euskara helduei irakastea ere garrantzizkoa izan da azken hamarkadetan eta garrantzizkoa izanen da ondokoetan, eta seguru nago eremu honetan ere Sagrarioren lana ezinbestekoa izanen dela bi akademietan , Euskaltzaindian eta Arturo Campionen, gure hizkuntza irakatsi eta sustatzeko zereginetan". >d.n.

DESTACADOS
opariak
Imozko Udala. Okiñena etxalekuarraren eskultura bat jaso zuen.
Etxalekuko kontzejuburua. Jose Maria Facenda, kontzejuburuaren eskutik, zazpi begi dituen makila hartu zuen.
Lagunak. Lagunen izenean Amairko paisajea erakusten duen koadroa oparitu zioten.
Etxalekuko elkartea. Gartzen Belokik saski bat opartitu zion.
Arturo Kanpion. Joseba Sarrionandiaren poema bat irakurri zion.
San Fermin taldea. Bi kanta.
esaldiak
LAS FRASES
"Normalizazio bidean arituko al da Nafarroako Gobernua! Helduen euskalduntzea ontzeko"
"Norbanakoaren ahaleginaz, lana arintzeko erraztasunak eman behar dizkiogu"
sagrario aleman .  Euskaltzain oso berria
"Sagrarioren ekarpena, biziki garrantzitsua da euskararendako eta Nafarroarendako"
Patxi salaberria .  Euskaltzaina
OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte : Cultura
Abriendo caminos al euskera
Comienza una campaña de declaración de Bienes de Interés Cultural de piezas de platería
Movimiento escénico, creación y esgrima, cursos de verano de la ENT
Un experto asegura que la visión sobre el islam está "llena de prejuicios"
Tradición y modernidad
25 años de 'Every breath you take'
Editadas más de 450 cartas de Juan Gris, una decena de ellas inéditas
Mala reaparición en Lisboa de Winehouse
 
NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'caramel'

Proyección de la película en Casa de Cultura de Huarte, a las 19 h.
Foro de debate - temas de actualidad
¿Qué opina del nuevo fichaje de Osasuna
al defensa Sergio Fernández?
COLECCIÓN
A. HITCHCOCK


Disfrute cada sábado de las obras del genio del suspense
EL COFFEE SHOP EN CASA

Disfruta del mejor café espresso
en casa
TELEVISIÓN LCD 15,4 "

Diario de Noticias pone la última tecnología digital a tu alcance
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |