Viernes 13 de junio de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: 10º Mín:
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
"Heriotzak zeharkatutako" 'Iragaitzaz' liburua aurkeztu du Pello Lizarraldek
eleberriak errealitate eta fikzio aren arteko gurutzaketa du abiapuntu
2003 urtean Euskadi Literatura Saria eskuratu zuenetik idazle zumarragarrak ez du orain arte beste libururik idatzi
oihane fernandez
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Pello Lizarralde, atzo bere azken liburua aurkeztu aurretik.argazkia: m. saiz

iruñea. Aurrez aurre izanda, lehenengo momentutik nabarmentzen da Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956) idazlea ez dela gizon arrunta. Atzokoan Auzolan liburudendan Erein argitaletxeak plazaratutako Iragaitzaz -ilunbistan- bere azken liburua aurkeztu zuen, 2003an Larrepetit lanarekin Euskadi Literatura Saria eskuratu zuenetik idatzi duen bakarra. Leial bere estiloari, Lizarraldek "heriotzak goitik behera zeharkatutako liburua" dakar, barruko kezkak eta zalantzak eragile dituela.

Idazlearen hitzetan, liburu honi bidea eman zion irudia ez zitzaion aspaldiko irudi batetik heldu "baizik egunkari batean gertakari orrialdean irakurritako albiste txiki-txiki batetik". Kamioilari batek bere kamioiak harrapatuta autopistako restop bateko aparkalekuan bi egun eman zituen inor ohartu gabe. "Berehala ikusi nuen albiste hartan zegoela idatzi nahi nuen liburua", azaltzen du Lizarraldek. Abiapuntua erabakita, Iruñean bizi den idazle gipuzkoarrak zortzi bat hilabetez itxarotea erabaki zuen "konmozioa gainditu bitartean; azken finean -gaineratzen du-, itxarotea eta lasai egoten jakitea ere idaztea bada".

Heriotzarekin bizi beharraIragaitzaz bere azken nobela hau "heriotzak zeharkatutako liburua da goitik behera, batez ere isiltasun ikaragarri bat dagoelako lerro artean, orrialde artean". Zentzu honetan, egileak dio bere kezkak ez direla ez filosofiko ez erlijiosoak "inondik ere": "Badakit aspaldi zer eskaini dezakeen kristautasunak heriotzaren gainean, alegia, deus ez". Baina hor beste pausu bat eman beharra dagoela dio Lizarraldek, "lagun hurkoaren heriotzak ekartzen baitu berehala asaldatze bat; ez haiek uzten diguten hutsuneagatik baizik gure heriotza begien aurrean jar-tzen digulako. Horri erantzun bat eman behar zaio biziko bagara, eta hori da Martin protagonistak egin behar duena azken batean".

Eleberriak protagonista duen Martinek hildako kamioilariaren ka-mioia garraiatzeko mandatua jaso eta gogo txarrez betetzen du, baina aldi berean kamioia eramatearekin batera hildakoaren zirkulua ixten du eta berea bete ere, hain zuzen, bizi-tzen jarraitu behar du baina herio-tza zer den jakinda. Eta horretarako, nahi baino luzeagoa egiten zaion bidaia horretan jende asko tokatzen du, bai errepidean bai halabeharrez gero ezagutu behar duen herri batean, eta haiek guztiek erakusten diote begiratzen, barrenera ere.

Pello Lizarraldek argitu bezala, Iragaitzaz en agertzen den errepidea ez da Bob Dylan edo Win Wendersen errepide bera; "horiek guztiek oinarri baitute John Forden errepidea, eta hori beti da zerbaiten bila edo ihesian dabilenaren errepidea. Nire errepidea laberinto edo antzeko zerbait da, azken batean sarrera ba da eta irteera inork ez daki badagoen edo ez, baina kontua da ibiltzea!".

"atentzio toke bat" Estilo propioa duen autore honek, atzean filosofia, estetika eta etika baditu, inguratzen gaituen munduarenganako begirada eta erantzuna aldi berean. Izan ere, hauek dira Lizarralde beste idazleengandik bereizten duten ezaugarriak eta bere lanetan erraz bereizi daitezkeenak. "Lizarralderen lanetan estilo propioa badago. Hemen ez dago hasiera, garapena eta amaiera bat beste estilo ezberdinetako literaturan bezala; liburu honetan munduaz berriro hitz egiten al da, gauza konkretua bezala, arnasten, ikusten eta sentitzen dena. Atentzio toke bat da", azaldu zuen Iñaki Aldekoa argitaratzaileak.

Berezko estiloa izanda, Lizarraldek nahiago du irakurleen iritzia jakin. Zumarragarraren aburuz, idazleak "kritikak jasotzeko ateratzen ditugu liburuak", baina ez dago ados azken aldi hontan kritikoekin: "Kritika egin beharrean erreseina zabaldua edo edozein liburuk ekar lezakeen aipamen luzatua egiten dute; arrisku gutxi hartzen dute kritikoek eta horrek amorrazioa ematen dit. Nahiago dut norbaitek esatea ez da irakurri behar honegatik, behintzat arrisku pixkat hartzea, ez baitiote bestela irakurleari laguntzen".

Lizarralde, un escritor con mundo propio
El guipuzcoano Pello Lizarralde es un referente de la literatura vasca, un escritor con mundo propio y "cuyos libros se leen con pasión", según palabras del editor Iñaki Aldekoa. Este año se cumplen 30 años desde sus comienzos literarios. Tras publicar el libro de poemas Hilargiaren hotzikarak (1978), en 1984 aparecía su primera novela E pericoloso Sporgersi . Después llegaron Hatza mapa gainean (1988), que habla de una huida sin fin, y los relatos breves Sargori (1994) y Un ange passe -Isilaldietan- (1998). En 2003 ganó el Premio Euskadi de Literatura en euskera por Larrepetit (publicado en 2002), una obra que, como el propio Lizarralde asegura, "me trajo muchas alegrías pero también me inquietó y me alteró". Y es que, según cuenta, el reconocimiento obtenido gracias al galardonado Larrepetit le desplazó "del lugar que necesito para escribir y estar tranquilo; vi que no era ni soy tan fuerte como creía y que tenía que hacer un esfuerzo especial para buscar mi sitio". Esa época de borrachera de éxito "afortunadamente pasó rápido", tras lo cual decidió no tener prisa por escribir un nuevo trabajo. De hecho, no ha sido hasta este 2008 cuando ha publicado su último libro, Iragaitzaz, que presentó ayer en Pamplona. >o.f.z.
DESTACADOS
lizarraldek esana
LAS FRASES
"Azken aldi honetan arrisku gutxi hartzen dute kritikoek eta horrek amorrazioa ematen dit"
"Lagun hurkoaren heriotzak asaldatzea ekartzen digu, gure heriotza begien aurrean jartzen digulako"
OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte : Cultura
Nafarroako labela
'Otra noche sin dormir', con Aurora, Rosendo y Barricada
Real Ceremonial Consort ofrecerá un recital narrativo con música medieval en Olite
'Hoy no me puedo levantar' genera colas en Baluarte
Para quitarse el sombrero
Poetas y cantautores se reúnen para apoyar la cultura en el medio rural
Euskaltzaindia y Euskalerria Irratia se unen en favor del euskera
Diego El Cigala deja claro con 'Dos lágrimas' que en su arte y su hambre manda él
Javier Marías: "La vida del escritor, salvo excepciones, no es apasionante"
 
NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'sweeney todd'

Proyección en el Centro Cultural Iortia de Alsasua (21.45 horas)
Foro de debate - temas de actualidad
Opine acerca de la entrega de la Medalla de Oro de Navarra a CEN, UGT y CC.OO.
COLECCIÓN
A. HITCHCOCK


Disfrute cada sábado de las obras del genio del suspense
EL COFFEE SHOP EN CASA

Disfruta del mejor café espresso
en casa
EL TRIVIAL
DE NAVARRA


El juego de mesa más famoso, ahora específico para Navarra
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |