Jueves 26 de junio de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: Mín: -4º
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
Karelean taldeak 'Kantu eta Hitza' zikloari amaiera emanen dio gaur
Kontzertuan '56. gelatik' bere lehen diska aurkeztuko du boskoteak
Erraldoien Txokoan 20.30ean ospatuko da "rock zabaleko" emanaldia
O. FERNANDEZ
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Karelean taldeko abeslaria den Olatz Prat Iruñean izan zen kontzertua aurkezten.argazkia: iban aguinaga

IRUÑEA. Karelean taldeak Iruñeko Udalak antolatzen duen musika euskaraz Kantu eta Hitza zikloari amaiera emanen dio gaur, arratsaldeko 20.30ean hasita, Erraldoien Txokoan eskainiko duen kontzertuarekin. Zehazki, talde gipuzkoarrak "rock zabala" hitzekin definitzen duen bere lehen diska, 56. gelatik , aurkeztuko du.

Taldea 2004 urtean sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa), Bitti Tena (baxua) eta Raul Olaizola (gitarra) berriz kantuak sor-tzeko elkartu zirenean. Hiru lagun eta taldekide izandako hauei ondoren batu zitzaizkien Olatz Prat abeslaria (Zuri eta beltz jazz bikotean aritutakoa eta gaur egun Lantz folk taldeko kantaria ere badena) eta Aitor Korta bateria jotzailea (Ttakunpa taldeko partaidea). Azpeitia eta Zestoako bost lagunek 2006an eman zuten lehenengo kontzertua (Zestoako gaztetxean), urte berean Euskadi Gaztea irratsaioan irabazitako lehiaketaren lehen maketaren aurkezpen gisa.

56. gelatik osatzen duten hamar abestitatik hiru ingelesez egin dituzte eta gainontzekoak euskaraz. Kantuetan zehar rock-erritmoak topatzen dira batipat, baina era askotako ukituekin: bossanova (Hotzikara ), musika elaktronikoak (Karelean ), poesia errezita-tzeak (Ezaren semeak ) eta aire flamenko eta arabiarrak (Istanbul-San Fernando ). Letra eta doinu guztiak taldearenak dira, hiru izan ezik: 56. gelatik , Xabi Bordarena; Karelean , Patxi Zabaletarena; eta Ezaren semeak , Xabier Leterena.

oLERKIEKIN ZERIKUSI HANDIA Karelean taldeak, berez, badu olerkiekin harreman oso zuzena. Izan ere, taldearen izena Patxi Zabaletaren olerki batetik hartu dute:"Lurrak eta zeruak/ elkar ukitzen duten tokian/ karelean/ zorionaren irudia den/ karelean/ han/ neretzat/ zeu aurkitzen zara" . Halaber, 56. gelatik diskoaren izena Bordak idatzitako olerki baten ondorioa da, hotel bateko 56. gelatik bakardadeaz idatzitako olerkia baita.

Musika talde gipuzkoarraren lehen lan honetan kolaboraziorik ere izan dute: Antonio Lizana (saxofoia), Mikel Aveiro (konga) eta Grises Sueños taldea (programazioak).

Karelean taldearen leku naturala zuzenekoa dela diote bost lagunek, eta hala den ikusteko aukera paregabea izanen du publiko iruindarrak Kareleanek gaur arratsaldean eskainiko duen kon-tzertuan.

DESTACADOS
kontzertua
Non. Erraldoien Txokoan (k/ Descalzos, 72).
Noiz. Gaur, arratsaldeko 20.30etik aurrera.
Taldea. Karelean.
Musikariak. Olatz Prat (abeslaria), Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa), Bitti Tena (baxua), Raul Olaizola (gitarra) eta Aitor Korta bateria jotzailea.
Musika estiloa. "Rock zabala era guztietako eraginekin": bossanova, musika elektronikoa, aire flamenko eta arabiarrak eta poesia errezitaldiak uztartu dituzte 56. gelatik diskoan.
OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte :
abian da egile berrientzako euskarazko XXI. literatur saria
 
NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
MUSEO DE NAVARRA

De martes a sábado, de 9.30 a 14 y de 17 a 19 horas
Foro de debate - temas de actualidad
El 65,4% de los jóvenes navarros bebe alcohol el fin de semana. Comente este dato en el foro
LA COCINA DE CASA

Saborea cada viernes los platos con los toques del chef
COLECCIÓN KARAJAN

Disfruta de los conciertos más emblemáticos del mejor director
CALEFACTOR SOLAC

Dale color y diseño a tu hogar en invierno con un calefactor
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hosting | Hoteles en Pamplona | Hoteles en Ibiza |